XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Martin, orain be Demikura joango az?.

- Bai, zer ba?.

- Ezer ez, ez dok nai aldendu Karlosegandik, eta arek, esakunea dan lez, eukiko jozak lengo ekanduak eta betiko menduak.

- Karlosek oraindiño ezin dau etxetik urten begia osatu arte.

- Ik uste ez doanean joango dok a Demikura, amorruagaz beste burrukaldi bat igaz egitera.

Esaik egia, ezin egon azala Mari Jesusen begi ederrak ikusi barik.

- Orra zeuk esanda zergaitik noan.

Ille bigarrenean, Karlosi begia oso sendatu orduko, etorri zan albistea, moroak sartu zireala Españan, ta ogeitik berrogei urtera bitarteko mutil guztiak, joan bear ebela gudura, aprikarrok, Españatik kanpora bidaldutera; Bizkaira arte etorri leitekezala, ta bizkaitarrak be joan bear ebela euren asaberria jagotera.

Etorri zirean Bizkaiko gudulariak mutillak batutera, ta eurakaz eroan ebezan Martin ta Karlos be.

Joan orduko, batak eta besteak agur egin eutsen Mari Jesusi.

Txomin Txikik esan eutsan gudalarien nagosiari, zelan areek mutillak biak eutsen gorrotoa alkarri, ta aldendu bearko zireala alkarregandik gudu arazoetan.

Joan zirean mutillok; amaitu zirean Demikuko burrukak eta Mari Jesus geratu zan bildur barik.

Esan leikean, Jaungoikoak entzun ebazala Mari Jesusek biotz samurraz egin ebazan eskariak, eta arautu ebazala gauza guztiak, danen onerako.

Txomin Txikik eta emazteak, beste ogikutu gazte bat artu eben eurai laguntzeko lan guztietan.